Artículos archivados en 2017-03

0 comentarios

#LOMCEriPlanto egiteko idazkiak prest ditu HPT-k

LOMCEk agintzen dituen 4 azterketa egin beharko dira ikasturte bukaera honetan Hego Euskal Herriko ikastetxeetan: Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako diagnostiko frogak, DBH 4. mailako etapa bukaerako azterketa eta 2. batxilergo bukaeran inposatu den "selektibitate" berria.

Lehenengo hiru azterketa horiei planto egiteko deia luzatu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Lehen Hezkuntzarako familientzako objezio orriak bete eta idazkiak sartuko dituzte Eskola Kontseiluetan. DBHn Eskola...

0 comentarios

LABen #EbaluazioaIruten jardunaldia

Egungo eredua kolokan jarri eta bestelako ebaluazio paradigna bat eraikitzeko hausnarketa saioa antolatu du LAB sindikatuak. Iruten dinamikaren baitan antolatutako jardunaldian 250 lagunetik gora bildu dira eta hezkuntza sistema propioak izan beharreko ebaluazio eredua izan dute eztabaidagai.

Ondorengo bideoan Lore Erriondo, Alexander Barandiaran eta Ane Ablanedoren solasaldia ikusi daiteke:

> Jardunealdien deialdia NAIZ+en: klik hemen

0 comentarios

Ebaluazio hezitzailea iruteko jardunaldiak

Ebaluazioa edozein hezkuntza sistemaren oinarri garrantzitsuenetako bat da. Bolo-bolo dabil azken hilabeetan, gainera, ebaluazioaren gaia. Horren adibide da iragan otsailaren 18an Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatutako 'Ebaluazioa Eztabaidara' topaketa herritarrak.

Hari honi tiraka, LAB sindikatuak ere ebaluazio sistema propioak izan beharreko gako nagusiak identifikatu nahi ditu. Horretarako ebaluazio hezitzailearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Goiz osoan zehar luzatuko den...

0 comentarios

Martxoaren 8rako unitate didaktikoak

Martxoaren 8aren testuinguruan eskoletak lantzeko unitate didaktikoak kaleratu dituzte LAB eta Steilas sindikatuek. "Jendarte heteropatrialkalaren birproduziorako hezkuntza sistema hau beharrezko tresna da. Hori dela eta hezitzaileak hezkuntza hezkidetzailearen aldeko lana egin behar dugu" adierazi dute.

Ondorengo loturetan bi sindikatuek kaleratutako materialak ikusi eta deskargatzeko aukera dago, irekian.

> LAB sindikatuaren unitate didaktikoa: klik hemen

> Steilas sindikatuaren...

últimos posts
últimos comentarios