Artículos archivados en 2017-12

0 comentarios

[Dokumentala] Miribilla rules

Bilboko Miribilla ikastetxea Sanfranzisko, Zabala eta Bilbo Zahar auzoko eskola da. Umeak hezteko tribu osoa behar omen da, auzo osoa. Hala dio Afrikako esaera zaharrak. Auzo honek badu eskola. Eskola publikoa, eskola irekia, euskalduna, anitza eta ibili badabilena. Harro dago bertako komunitatea, ez izan zalantza izpirik. Gogor ekingo diote gureari; gogor, euren seme-alabek merezi duten auzoko eskola izan dezaten; gogor, kalitatezko hezkuntzan hazi daitezen; gogor, aukera berdintasuna...

0 comentarios

«Eskol Herrian Euskaraz», Ikasle Euskaldun Eleaniztunak hezteko gida

Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heztea helburu gida praktikoa kaleratu du Sortzen elkarteak. Eskolak eta herrien artean lantzeko Eskol Herrian Euskaraz proiektu honek Dima herriko eta Egia auzoko ikastetxeetako esperientzia praktikoak izan ditu oinarri.

Guzti honen abiapuntua duela 10 urte Kontseiluak hezkuntza eragileekin elkarlanean egindako Ikasle Euskaldun Eleanitzak Sortzen dokumentua du oinarri eta abiapuntu. Horixe azaldu du Olatz Egiguren, proiektuaren arduradunak, Xaloa telebistan.

...

0 comentarios

'Me pasó esto', zerrenda bakarra ez egotearen ondorioak azaltzen dituen bideoa

Bigarren Hezkuntzako teknologia irakaslea da Dalia Rosagarai Arizala, Nafarroan. Gaztelera, ingelera, alemaniera eta euskara gaitasun-tituluak ditu, hau da, klaseak lau hizkuntza horietan emateko gaitasuna du. Hala ere, Nafarroan espezialitate bakoitzean segregatzaileak diren bi zerrenda daudenez, diskriminatuta dago.

Salaketa hori egiteko gutuna idatzi zuen Noticias de Navarra egunkarian. Bere istorioa bolo-bolo zabaldu da eta horregatik bere egoera azaltzeko bideo argigarria egitea erabaki...

0 comentarios

Euskaraz aurkeztutako mahai-jolasak

Gabon garaia hurbiltzen den honetan guraso edota familia askorentzat buruhaustea bilakatzen da oparien afera. Kudeatzeko zail xamar diren egoerak gertatzen dira, izan ere, telebista zein kaleetan hamaika dira haurrek jasotzen dituzten mezuak: jolasak, panpinak, teknologia berriak... eskaintza itogarri zein amaigabea da. Gehien gehienetan, baina, erdaraz.

Euskarazko eskaintzari dagokionean, adibidez, gutxi dira merkatu globalean argibideak euskaraz eskaintzen dituzten jolas eta mahai-jolasak....

últimos posts
últimos comentarios