Artículos archivados en 2018-06

0 comentarios

Mugak gaindituko dituen Araba Euskaraz

'Irrikitan' lemapean Araba Euskaraz 2018 izango da igande honetan Argantzun-en. 1980. urtean lehenbiziko edizioa egin zenetik, Arabako ikastolen proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da, Araba Euskaraz antolatzean, egin diren esfortzuek emandako fruitua, eta horrela izaten jarraituko ahal dutela adierazi dute.

2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. 2001eko zein 2007ko edizioen ostean,...

0 comentarios

Txikitasunean handi den festa, Oikian

Oikia-n izango da aurtengo Eskola Txikien Festa. Igandean ospatuko da landa eremuko Gipuzkoako landa eremuko eskolen 31. edizioa.

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoak dira, landa eremuan kokatuta daude eta hiru ezaugarri horien ondorioz kalitatezko hezkuntza ona bermatzeko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira.

Eskola txikiak bezala ezagutzen direnak auzo eta herrian kokatzen diren eskola bakarrak dira, publikoak, euskaldunak,...

0 comentarios

Euskal Eskola Publikoa erdigunean jartzeko aldarria

Lekeition izango da igande honetan EHIGEk antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren jaia. 'Zapran Gagoz' lema daraman festak egun osoko egitaraua izango du Bizkaiko kostako herrian eta besteak beste The Uski's edota Trikizio erromeria izango dira egunari musika jarriko diotenak.

Lekeitioko eskola Batuz sareko partaide da. Batuz Lea Artibaiko Herri Eskolen sarea da. 19 zentroz osatuta dago, haundi, ertain eta txiki: Eskualdeko haurreskolak, Manuela Zubizarreta ikastetxea, Urregarai eskola,...

últimos posts
últimos comentarios