Artículos archivados en 2016-09

0 comentarios

Mexiko, Japon eta AEBn arituko da Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa

MAUI WAUI - NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO from Sr.&Sra. on Vimeo.

Mundu bira eta bideo berria: biak aurkeztu berri dituzte Niña Coyote eta Chico Tornadok, sortzen duten musikaren soinua «desertiko» eta erritmoa «gogor eta pisutsu» gisa deskribatzen dituen bikoteak. Dagoeneko, mundu mailako birekin esperientzia duten Ursula Strong bateria jotzaileak eta Koldo Soret gitarra eta ahotsak Eate diskoa beso hartean dutela helduko diote atzera, berriz ere,...

0 comentarios

Gaur argitaratu du 'Skeleton Tree' diskoa Nick Cavek

Azken hiru urteak argitalpen berririk egin gabe igaro ostean, gaur plazaratu du Nick Cave musikari australiarrak bere disko berria Nick Cave & the Bad Seeds taldearekin. Ez dute Skeleton Tree delakoa edonola aurkeztu: atzo entzun ahal izan zuten diskoa, aurrenekoz, One More Time With Feeling filma ikustera joandakoek. Andrew Dominik zuzendariaren filmak taldearen irudiak bildu ditu diskoko kantuak jotzen, elkarrizketa eta etengabeko narrazioekin nahasturik. Taldearen diskografiako...

0 comentarios

Jack White estatubatuarrak bere ibilbidea laburbildu du disko akustiko berriarekin


Acoustic Recordings 1998-2016. Diskoaren izenak berak dioen bezala, azken hemezortzi urteetan egindako lanari gainbegiratua eman dio Jack White musikari estatubatuarrak. Hogeita sei abestiren bidez eman dio entzuleari bere diskografian bidaiatzeko aukera: horien artean, bakarkako diskografiaz gain, The White Stripes, zein, The Raconteurs taldeekin egindako hainbat kantu batu ditu, baita, Meg White bateriajolearekin batera sortutako White Stripes taldearekin aurretiaz argitaratu gabeko "City...

0 comentarios

Hil honetan kaleratuko den diskoaren teaserra zabaldu du Liher taldeak

2015ean argitaratu zuen aurreneko diskoa Liher, Lide Hernando donostiarrak, bere  bakarkako proiektuarekin. Bigarren lana hil honetan aterako du talde formatuan eta dagoeneko teaser labur bat eman du aditzera Facebook orrialdean. 'Hauts' izeneko diskoari izena emango dion kantu zatia da taldeak entzungai jarritakoa, Mikel Blasco bideogile eta argazkilariaren irudiekin lagunduta.