Artículos archivados en 2016-10

0 comentarios

Adio esan du Moonpalace Records zigiluak

Hamairu urtez, eskuz eta banaka-banaka landutako ehun ale eskaseko edizioak egiten zituen Moonpalace Records zigiluaren agurra zabaldu zen, sarean, aste honen hasieran. Juanra Prado Carriónek urteotan argitaratutako hogeita hamabost erreferentziek, folk ikutuko hamaika kantu malenkoniatsu bildu dituzte: euren artean, badira izen ezagunak, baita entzule saiatuarentzat ere, maiz, ezkutuan geratzen diren musikariak.

Manett caravan

Zigilu donostiarrak argitaratu zituen, besteak beste, Joseba Irazokiren...

0 comentarios

Donostia hartuko dute bideo-sorkuntzak eta musika-esperimentazioak

Nokodek jaialdiak zazpi urteko ibilbidea berretsiko du datorren astean, urriaren 6tik 8ra antolatutako egitarau zabalarekin: bideoa eta musika esperimentazioa ardatz, Donostiako hainbat espazio hartuko ditu proposamenak, aurreko urteetako jaialdiaren erdigune izandako Guardetxeko mugak apurtu eta Kaxilda liburu-denda, Dabadaba aretoa eta Uliako Lore-Baratzak egitaraura ekarrita. Disko entzunaldiak, proiekzioak, testu irakurketak, kontzertuak, tailerrak, performancea eta beste bilduko ditu...