Artículos archivados en 2017-06

0 comentarios

Pelax eta Trenor rocka eta elektronika uztartzen dituen EP berrian

Bata rock doinuen edale eta gitarraren hots zikin zein ahots indartsua lagun, bestea Hip Hop eta R&Baren harrobiko beatmaker eta produktorea. Pelax eta Telmo Trenor musikari donostiarrek indarrak batu dituzte eta beren ohiko eremutik bestearenagana gerturatu dira, lau kantuko EPan egin dutelarik azkenean topo. Lau kantuko bildumak, bi kantu borobil dakartza: 'Estanpa' eta 'Sugea'. Bestetik, Fermin Muguruza eta Dut-ek elkarrekin ateratako Ireki Ateak (1997) diskoko 'Lukrezia'...

0 comentarios

Emakumeak oholtzara

Lurretik oholtzara eskilara gutxi batzuk baizik ez daude, batzuetan, hori ere ez. Baina, badirudi, guretzat (emakume musikariontzat), eskilara horiek hiruzpalau koska baino, Escherren eskilara amaigabeak direla. Zergatik ez distantziari aurre egin eta espazio hori bereganatu, geure egin? Beharrezkoa bada, ahaztu atzeko eskilarak eta igo zuzenean taularen aurrealdetik.

Bideoan Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz...