Beñat Zarrabeitia

Bizipoz, Informe Robinson saioak Markel Irizar izan du hizpide

 

RadioShack taldeko oñatiarrak, GARA egunkariko kolaboratzaile eta zutabegilea lasterketa handietan, ez du bizitza erraza izan. Gaztetan, aitak bere buruaz beste egin zuen, eta profesionaletara jauzia ematear zegoela barrabiletako minbiziari aurre egin zion. Irribarretsu eta berbati, gogoz, kolpe gogorrak gainditu eta ametsak betetzen joan da. Informe Robinson telebista saio arrakastatsuak bere historia kontatu du dokumental baten bidez. Gozatu.