Oihana Llorente NAIZ

Ama langileen ofizio bikoitzaren zama

Nekeza da lana eta zaintza uztartzea, baina argazki gutxik irudikatzen dute emakumeek askotan jasan behar duten zama bikoitza.

John F. Rodas  argazkilariak literaki eta bikain jaso du ama langileen ofizio bikoitza ˝The Dallas Morning news˝ atarian.

Melissa Wardlow argazkilaria da irudiko protagonista. Soldatapeko lanean da, eskuetan duen argazki kamarak ohartarazten duen moduan. Bestela ere, baina, lanean da, zaintza lanean. Aurrealdean umetxoa du eta sorbaldan, helduxeago den beste semea. Kliskatzen duen bitartean gainera, haur txikiena elikatzen ahalegintzen da, helduenarekin hitz egiten duen bitartean.

Argazkia 12.000 aldiz izan da Facebooken partekatua, eta, beste hainbeste iruzkin eragin ditu. 22.000 lagunek adierazi dute gainera, argazkia atsegin dutela.

Nahigabe foko guztien erdian kokatu den Melissa Wardlowek erantzun bikaina eman dio egoerari: «Ez naiz super emakume bat, nire egun arrunt bateko irudia da hau». 

Zaintza oraindik ere lan gisa aitortzen ez den jendarte honetan, soldatapeko lana eta zaintza.,–seme-alabena ala gurasoena–, uztarteko arazoak izan ohi ditu emakumeak. Ekuazio horretan gainera, denbora pertsonalak ez du apenas lekurik. 

Testuinguru honetan gainera, sarritan hitz egiten da amatasunaz, eta, ez hainbeste haurren zaintzaz. Amatasuna eztabaidaren erdigunean kokatuta ordea, aitatasuna beti izango da lan osagarria eta ez diogu umeen zaintzari osotasunean eutsiko.