0 comentarios

Argentinan ere ekin diote erabakiaren bideari

<

‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ izeneko ekimena izan berri da Argentinako hiriburuan eta bertan, dozenaka herritarrek bat egin dute Gure Esku Dagok proposatutako erabakiaren bidearekin. Bideoan ikus daitekeen moduan, bertan jarritako hautetsontzietan boto sinbolikoa eman zuten inguratutakoek. Ekitaldi nagusian, ‘Gure Esku Dago’ hitza osatu zuten dinamikako kideek.

Ekainaren 5ean 34 herritan galdeketak izango dira euskal estatu burujabe baten inguruan eta independentziaz. Gainera, dozenaka herritan norabide berean urratsa emango dutela iragarri du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak.

/
últimos posts
últimos comentarios