Dagoeneko bi milioi erabiltzaile baino gehiago dituen eta mundu mailan indarra hartzen ari den Mastodon sare sozialaren euskarazko instantzia jaio da, Mastodon.eus, «mundura euskaraz salto egiteko».
Mastodon.eus hainbat eragileren arteko elkarlanetik jaio da. Hain zuzen ere, Laborategia 2.0, Talaios Koop., PuntuEUS Fundazioa, Iametza, Azkue Fundazioa, Dinahosting eta eremu ezberdinetako norbanakoak daude eragile horien artean.
Sare sozial ezagunenekin alderatuta «abantaila nabarmenak» ditu erabiltzaileentzat, «are gehiago hizkuntza komunitate txikientzat». Software librea denez, sare deszentralizatua da Mastodon eta, hortaz, datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza komunitate bakoitzaren esku daude. Datuak ustiatzen ez direnez, publizitaterik ere ez dagoela nabarmendu dute.
Erabiltzaile bakoitzak izena zein instantziatan eman aukeratu dezake, Mastodon.eus horietako bat da eta bi berezitasun ditu: euskarazko instantzia da eta interneteko euskal komunitateak sortu du komunitatearentzat.
Twitter eta Facebook bezalako sare sozial zentralizatuetan hizkuntzari lotutako kontuak enpresa horien araberakoak direla aipatu dute aurkezpenean, eman diren «atzerapauso nabarmermak» azpimarratuz: Twitterren interfaze berritik euskara kendu dute eta Googlek iragarkiak euskaraz jartzea debekatu du. Izan ere, zerbitzu hauetan instantzia bakarra egoten da.
Mastodonen kasuan aldiz, elkarren artean federatutako hainbat instantzian daude. Elkarren artean konektatutako milaka instantzia daude Mastodonen. Batzuk erabilera orokorrekoak dira, beste batzuk, ordea, hizkuntz komunitate baten inguruan sortuak. Badira gai edo afizio jakin baten inguruan sortutakoak ere.
Mastodon.eus euskaldunak batu eta munduarekin harremanetan jarri nahi dituen sare sozial librea da.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
