Amagoia Bilbao

Arroza txipiroi eta txirlekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, 150 g kuiatxo, 200 g tomate, 500 g txipiroi, 200 g txirla, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Txipiroiak garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean txikitutako baratxuriak eta kuiatxoa olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza eta txipiroiak gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi.
6. Txirlak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri erdia, 500 g txipiroi, 200 g txirla, 3 boltsa tinta 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna            2

1. Garbitu txipiroiak eta zatitu.  
2. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Barazkiak egina daudenean, arroza eta txipiroiak gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Tinta gehitu, estali eta 10 minutuz egosten utzi.
6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Txirlak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.