NAIZ

Berotegi efektuko gas gutxiago gero eta hegaldi gehiagorekin?

2019an 4.500 milioi pertsonek bidaiatu zuten hegazkinez. Ondorioz, 900 milioi tona CO2 isuri ziren atmosferara, munduan isurtzen den CO2 guztiaren %2a. Posiblea ahal da gasen emisioek behera egitea, hegaldi kopuruak gorantz diharduen bitartean?

Un avión. (Roaln RAHMAN/AFP)
Un avión. (Roaln RAHMAN/AFP)

4.5000 milioi pertsonek egin zuten garraio bezala hegazkina erabiltzeko hautua 2019an. Aire trafiko horrek 900 milioi tona CO2 isuri zituen atmosferara, globo osoan isuri zen karbono dioxido guztiaren %2a zehazki. Klima aldaketaren ondorioak pairatzen hasi garen honetan, aerolinek bidaiari kopuru hori bikoiztea aurreikusten dute 2050erako, beraz, berotegi efektuko gasak ere proportzionalki bikoiztuko lirateke; edo ez?

Zeintzuk dira aire garraioko nazioarteko elkarteak (IATA) hartutako konpromisoak?

Urria hasieran 2050erako «zero emisio garbi» izango zituela hitzeman zuen IATAk. Hasierako helburua, ostera, emisioak erdira murriztea zen.

Konpromisoak desberdinak dira lurralde bakoitzean. Europar Batasuna da, oraingoz, anbizio handiena duena, 2030erako emisioak %55bat muriztu nahi baititu 1990ko zifrekin alderatuz. Ameriketako Estatu Batuek, beren aldetik, gaur egungo emisioak %20 murrizteko konpromisoa hartu dute, hegaldi komertzialetan betiere.

Zeintzuk dira helburuak betetzeko erremintak?

Europar Batasunak teknologia eta azpiegitura berrien hobekuntzan du itxaropena. Hori horrela, material berriek, motore ekonomikoagoek, aire trafikoaren kudeaketa hobeak, erregai bezala hidrogenoaren erabilerak eta energia elektrikoak emisioak erdira murriztu ditzan espero du.

IATAk, aldiz, uste du erraminta hauen bidez helburuaren %14 beteko dutela. Hala ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeek zalantzan jartzen dituzte 2050erako IATAk agindutako «zero emisio netoak». Izan ere, emisio hauek lortzeko erakundeak karbono konpentsazioko mekanismoak proposatu ditu (zuhaitzak landatzea kasu) eta GKEek uste dute modu horretan arazoa «lekualdatu» baino ez dela egiten.

Ze rol betetzen dute erregai jasangarriek?

Boeingeko, munduko merkataritzako hegazkinen fabrikatzailerik handieneko, garapen jasangarriko arduraduna den Brian Morganek erregai jasangarriak irtenbide bakarra direla uste du: «Hegazkintza deskarbonizatzeko soluzio miraritsu bakarra erregai jasangarriak dira».

IATAk kalkulatzen duenaren arabera, erregai jasangarriak izango dira deskarbonizazio prozesua neurri handienean ahalbidetuko dutenak. Erregai hauek, sukaldeko olio, alga, egur hondakin edo biomasa produktuetatik abiatuz sortuko omen dira.

Europar Batasunak lau urte barru, 2025ean, aerolineei erabiliko dituzten erregaien %2 erregai jasangarriak izan daitezen exijitzea du buruan, 2030ean %5 eta 2050erako ia %63. Boeing eta Airbus konpainiak baikorragoak dira eta 2020 ingururako beraien hegazkinek erabilitako erregaia bere osotasunean jasangarria izatea aurreikusten dute.

Ze desabantaila dituzte erregai jasangarriek?

Gaur-gaurkoz, erregai jasangarriak kerosenoa baino lau aldiz garestiagoak dira, eta, gainera, askoz zailagoak dira lortzeko. Hegazkinek 2019an erabilitako erregai guztiaren %0,1 baino gutxiago supostu dute erregai jasangarriek.

Horregatik, sektore berri oso bat sortu behar dela ohartarazten dute, era horretan produkzioa handitu eta prezioa jaitsi dadin. Horretarako, Europar Batasunak kerosenoaren gaineko zerga berriak ezartzea proposatzen du.

Posiblea da lortzea?

Airbuseko zuzendari exekutiboa de Guillame Fauryk uste du airegintzako berrikuntza teknologikoak «prest» egongo direla, batez ere hidrogenoa, baina ez dela nahikoa izango: «Ez da hegazkin jasangarria sortzea soilik, baizik eta sektore energetikoko agentzia erregulatzaileak beharko dira».

Bere aldetik, garraio eta Ingurumeneko Europako Federazioko Jo Dardennek ohartarazi du airegintzaren sektoreko emisioak murrizteko garatu nahi diren teknologiak «ikaragarri energiajaleak» izango direla. Eta, hortaz, soluzio bakarra gutxiago hegan egitea izango dela.