
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 azenario, tipula bat, apio zati bat, 100 g arbi, 125 g fideo, 2 oilasko gorpuak, ura, 2 arrautza, gatza.
Zailtasuna 2
1. Barazkiak garbitu eta zatitu.
2. Eltze batean oilasko gorpua olio pixka batekin arin erregosi.
3. Barazkiak garbitu, osorik utzi eta oilaskoari gehitu. Urarekin estali eta ordu betez egosi.
4. Eltze batean arrautzak, ura eta gatza jarri eta 8 minutuz egosi. Freskatu eta zuritu. Zati txikitan moztu.
5. Salda iragazi eta sutan jarri. Salda egosten hasten denean, fideoak gehitu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
6. Arrautza eta zatitutako azenarioa eta arbia gehitu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 azenario, tipula bat, porru erdia, apio zati bat, 125 g fideo, oilasko gorpu bat, oilasko izter bat, ura, gatza.
Zailtasuna 2
1. Barazkiak garbitu eta osorik utzi.
2. Eltze batean oilaskoa olio pixka batekin arin erregosi.
3. Barazkiak gehitu eta urarekin estali. Ordu betez egosi.
4. Salda iragazi eta sutan jarri. Salda egosten hasten denean, fideoak gehitu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
5. Oilasko izterrari hezurrak kendu eta haragia zatitu. Azenarioak zerrendatan moztu.
6. Zopari azenarioa eta oilaskoa gehitu.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
