Bigarren Kafea

Unai Elordi: «Sistema batek kontzientzia duela sinestera iritsi dira»

Audio_placeholder

Unai Elordi: «Sistema batek kontzientzia duela sinestera iritsi dira»

Loading player...
Sentimenduak omen ditu Google-en laMDA teknologiak.
Sentimenduak omen ditu Google-en laMDA teknologiak. (Tara Winstead)

GPT3ari konpetentzia egiteko sortu da Google Lamda. Transformerren teknologia, hitz bakoitzari arreta nola jarri zehazten duena, Googleren artikulu zientifiko batean dago sartuta. «Helburua GPT3 teknologiaz haratago joatea da. Googleren helburua guk gutxi pentsatzea da. Gure ordez pentsatzen du». Unai Elordi Hidalgo gure adituak esan digu hori.

Googleko ingeniari batek esan zuen Google Lamda hori kontzientzia garatzen hasi zela. Sistemarekin hitz egiten zuen eta heriotzaren aurrean beldurra zuela esaten zion. Ingeniariak orduan berak kontzientziarik ezin zuela izan esaten zion, makina bat zelako, eta makinak baietz erantzuten zion, bazuela kontzientzia. «Sistema entrenatu duen ingeniaria sistema horrek berak kontzientzia duela sinestera iritsi da». Eduki hori konfidentziala da baina zabaldu egin da eta Googlek azaleratu nahi ez izateak mesfidantza sortu du.

Sistemak erantzunak ematen ditu eta erantzun horiek oso onak dira. «Hausnartzeraino iritsi daiteke. Orduan, normala da pertsonek pentsatzea manipulaziorako tresna bat izan daitekeela. Teknologia oso potentea da eta teknologia bezala arrisku bat du. Horrenbestez, Googleko arduradunek kontuz ibili beharko dute».

«Geroz eta sinesgarriagoak diren posta elektronikoak sortzen badira, gizakiok geroz eta tresna beharko ditugu egia zer den eta gezurra zer den ezberdintzeko eta horren aurrean normalean beldurra garatzen dugu».

Hitz egiten du eta hitz bakoitzak duen garrantziaren inguruko loturak egiten ditu. «Uneren batean labain egiten duela nabaritu dezakegu baina oso sistema garatuak ditu. Proba asko egingo bagenitu, akatsen bat bilatuko genioke».

Unai Elordi Hidalgo aditua aritu zaigu tresna horren inguruan Bigarren Kafean.