
Hertzainak taldeak bere ibilbide bukaerako birari ekingo dio hurrengo astean, BECen bi kontzertua emanez eta amaiera moduko beste bat, Gasteizko Mendizabalako karpan, urtarrilaren 6an. BECeko lehenengorako sarrera guztiak aspaldi agortu ziren, urrian, baina telebista eta interneten bidez ere jarraitzeko aukera izango da. EiTBk ostegun honetan iragarri duenez, bere erdarazko kanalean emango du zuzenean, ETB-2an, bai eta eitb.eus-en bitartez ere.
Honetarako hamahiru kamara jarriko dituzte BECen, horietariko lau 360ºtako panoramikak eskain ditzaketenak. «Era berritzaile honetan kantuak grabatzeko aukera izango da beraz eta biharamunean EiTBko Youtubeko kanalean izango dira eskuragarri», azaldu du EiTBk.
Hertzainak 1993an desegin zen ofizialki. Horren ostean itzulera xume batzuk egin zituzten, baina nork bere aldetik ibilbide propioa egin du. Orain Araban sortutako taldearen formazio klasikoa berreskuratu dute aldi berean «kaixo berriz ere eta behin betiko agur» bezala irakur daitekeen ‘Azkena gure alde’ bira honetarako.
2019aan Bilboko Euskaldunean «piztu zen emozio kolektiboa berpiztu nahi dugu BECen abenduaren 16an», aurreratu dute Hertzainak-en taldekideek.
22.00tan hasiko da abenduaren 16ko emanaldia.

¿El depósito lleno? No, gracias (y nueve consejos de ahorro más)
«Itsasoan bezalaxe, bizitzan ere dena ez da beti udara»

Alemania suspende las actuaciones de Pantera por exaltación nazi y supremacismo blanco

‘Ura Bere Bidean’: Euskal musikaren hainbat belaunaldiren bilera eta Rozalenen bisita

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
