
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, laranja bat, 50 g arbendol, koilarakada bat ezti, olioa, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5-7 minutuz egosi, ez da gehiegi egin behar. Zatitan moztu.
3. Laranjaren laurdenaren azala tira finetan moztu. Laranjari zukua atera.
4. Zartagin batean zurrusta bat olio berotu, azalorea gehitu eta arin erregosi. Atera.
5. Zartaginera zukua, azala, eztia, piperbeltz beltza eta arbendolak gehitu eta minutu batez egosi.
6. Azalorea sartu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Azalore bat, 2 laranja, koilarakadatxo bat maizena, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorearen hosto berdeak kendu, garbitu eta zatitu. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 4 minutuz egosi. Zatitu.
2. Zartagin batean zurrusta bat olio berotu, azalorea gehitu eta arin erregosi. Atera.
3. Eltze batean laranjen zukua eta baso laurden salda berotu.
4. Maizena salda pixka batekin urtu, gehitu eta eragin. 2 minutuz egosi.
5. Azalorea gehitu eta 2 minutuz egosi.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

«Nos gusta lanzar pequeñas bombitas a la conciencia de la gente»
