
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo sardina, 2 baratxuri ale, 250 g tipula, 350 g patata, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.
2. Patatak, baratxuriak eta tipula zuritu eta zerrendatan moztu. Perrexila txikitu.
3. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean hurrenez hurren patata, tipula, baratxuria eta gatza jarri. Gainetik ur pixka bat bota.
4. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40 minutuz
5. Azpila atera eta barazkien gainean sardinak jarri. Perrexila bota.
6. Labe beroan 5-8 minutuz sartu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo sardina, 2 baratxuri ale, 4 koilarakada ogi birrindu, 400 g patata txiki, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Patatak garbitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
2. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.
3. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean sardinak jarri.
4. Txikitutako baratxuriak eta perrexila ogiarekin nahastu eta sardinen gainetik bota. Ardo pixka batekin busti.
5. Labe beroan sartu, 210 gradutan, 5 minutuz edo.
6. Patatak zuritu eta lau zatitan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi. Txikitutako perrexila bota.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

Nafarroa y Araba, refugios clave para el visón europeo, una especie en «colapso poblacional»
