
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g hegaluze, 400 g tomate, aguakate bat, 300 g luzoker, 20 g tipula gorri, olioa, gatza, martorria, lima.
Zailtasuna 2
1. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta lau solomoak atera.
2. Aguakatea luzeran ebaki eta hezurra kendu. Mamia atera. Tipula, martorria, limaren zukua, gatza eta olio pixka batekin irabiagailuarekin nahasi.
3. Tomatea eta luzokerra zuritu, haziak kendu eta dado txikitan moztu. Gatz eta olio pixka batekin nahastu.
4. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta arraina erre, ez egin gehiegi. Zerrendatan moztu.
Plateretan aguakatea jarri eta gainean hegaluzea. Alde batean tomatearen nahasketa eta kimu batzuk.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g hegaluze, Nori alga bat, 300 g tomate, aguakate txiki bat, 200 g luzoker, limoia, olioa, martorria, gatza.
Zailtasuna 2
1. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta lau solomoak atera.
2. Tomatea, aguakatea eta luzokerra zuritu eta dadotan moztu. Limoi zukua, olioa, txikitutako martorria eta gatza bota eta nahastu.
3. Nori alga labe beroan gorritu.
4. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta arraina erre, ez egin gehiegi. Zerrendatan moztu.
Plateretan arraina jarri eta ondoan barazkiak. Algarekin apaindu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D
