![Zetak taldearen ‘Aaztiyen’ diskoko iruditeriak euskal mitologiarekin egiten du bat.](/media/asset_publics/resources/001/056/789/article_main_landscape/PELLO-2023.png)
Arbizun izan gara abenduaren lehendabiziko egunarekin, Pello Reparazekin bertan genuelako hitzordua, ‘AAZTIYEN’ eta ZETAK hobeto ezagutu asmoz. Bada, opari eder batekin itzuli gara besapean, diskoko ‘ANGULEELE’ kantua entzuteko aukera izango baitute abenduaren 6a bitarte, primizian, NAIZ Irratiko entzuleek.
Kantuaren izenburuak ez du esanahirik eta, aldi berean, asko esan nahi du. Barrutik ateratzen den oihu bat da, instintuak sortutakoa. Hori da, behintzat, abestiaren sortzaileak kontatu diguna. Abenduaren 6an ezagutuko dugu diskoa zehaztasun osoz, luze eta zabal kontatuko baitizkigu barruko hainbat kontu NAIZ Irratian Pello Reparazek, tartean, kantu honen sorrera bera ere bai. Fillas de Cassandra biko galiziarrarekin kolaboratu dute, María Pérez eta Sara Faro gazteekin. Barrutik ateratako ‘ANGULEELE’ horri egurra eman diote bi galiziarrek. Baina, hori, esanda bezala, NAIZ Irratia entzunaz ezagutuko duzue.
Tradizioa berrituz, edota zalantzan jarriz behintzat bai. Horrela dator Zetak ‘AAZTIYEN’ lanarekin, iluntasunean barruak dantzan jarriko dizkigun kantuekin. Gogoratu, berriena, ‘ANGULEELE’, soilik NAIZ Irratiko uhinetan entzungo dela abenduaren 6a bitartean. Beraz, ez galdu aukerarik eta piztu irratia!
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)
«Abesti tristea da ‘Xalbadorren heriotzean’, baina jendea alaitzen du»
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)