
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g zainzuri fresko, 100gr. urdaiazpiko Iberiko, 150 g gazta birrindu, gatza, azukrea.
Zailtasuna 1
1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Osorik utzi.
2. Eltze batean ur ugari berotu gatzarekin eta azukre pixka batekin. Irakiten hasten denean zainzuriak sartu eta 7-9 minutuz edo egosi, denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Uretan utzi epeldu arte.
3. Zainzuriak urdaiazpiko zerrendekin bildu eta azpil batean jarri.
4. Gainetik gazta bota.
5. Labe beroan sartu, 200 gradutan, berotu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g zainzuri fresko, 100 g urdaiazpiko ondu, 50 g gazta urdin, 50 g gazta Idiazabal, 50 g gazta Camambert, 100 ml esne-gain, gatza, azukrea.
Zailtasuna 1
1. Zainzuriak zuritu eta osorik utzi.
2. Eltze batean ur ugari berotu gatzarekin eta azukre pixka batekin. Irakiten hasten denean zainzuriak sartu eta 7-9 minutuz edo egosi, denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Uretan utzi epeldu arte.
3. Urdaiazpikoa txikitu eta arin erregosi.
4. Gaztak esne-gainarekin berotu eta eragin gaztak urtu arte.
5. Zainzurien gainetik urdaiazpikoa eta gazta bota.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE

Los menores vascos tendrán vetado acceder a redes hasta los 15 en el norte y los 16 en el sur
