
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, porru bat, 500 g leka, 300 g patata, litro bat salda, 100 g yogur, olioa, gatza, kurrya. 100 g urdaiazpiko.
Zailtasuna 1
1. Zerrenda finetan moztutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu. Zuritu patata eta moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. Kurry pixka bat bota.
3. Saldarekin busti eta yogurra bota. 30 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
5. Urdaiazpikoa txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.
Lau plateretan krema bota. Gainean urdaiazpikoa jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g leka, 400 g kuiatxo, tipulina bat, 3 baratxuri ale, litro bat salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 4 xerra hirugihar.
Zailtasuna 1
1. Zerrendatan moztutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Garbitutako eta moztutako lekak eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.
3. Saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
5. Zartagin batean hirugiharra olio pixka batekin arin erregosi.
Plateretan krema bota. Gainean hirugiharra jarri.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
