Euskal kantagintza berriaren ikurretako batekin, Benito Lertxundirekin (Orio, 1942) euskal kulturaz, herriaz, euskaraz eta hamaika gaiez arituko dira luze eta zabal datorren igandean, otsailak 16, NAIZ Irratiko uhinetan artista bera eta Jon Maia bertsolaria eta Oihana Azkue kazetaria.
Aperitifa gaur goizean eman du, ordea, irratiak. Azkuek berak marraztu ditu elkarrizketaren gako nagusien zertzeladak eta Lertxundiren adierazpen batzuk ere eskaini dira aurrerapen gisa.
Izan ere, luze eta zabal jarduten du Orioko bardoak 60 urtez agertoki gainean egin duen ibilbidearen inguruan. Hastapenetatik abiatu eta gaur egunera arteko irakurketa zabala eskaintzen du eta askotarikoak dira bide horretan jorratzen dituen gaiak.
Benitok pasa den azaroan iragarri zuen agertokietatik aldentzeko erabakia, eta nahitaezkoa da euskal kulturaren ikur nagusienetarikoa den horrekin hausnarketa ariketa zabal bat egitea.
Transmedia
Igandean NAIZ Irratian uhineratuko den elkarrizketa 7K-n ere irakurgai egongo da egun berean. Lan hau Jon Maia bertsolariak eta Oihana Azkue kazetariak eraman dute burura, irratiko formatuan ernatutako elkarrizketa bat paper formatura egokituz ondoren. Hain zuzen, pasa den urtarrilean ondu zen elkarrizketa Orioko Arraun etxean, audioa, bideoa eta idatzizko kazetaritza uztartzen dituen lana osatzeko.
Elkarrizketa osorik entzuteko aukera, beraz, igandean izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
