
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 arrautza, 3 patata, 2 baratxuri ale, 250 g askotariko perretxiko,100 g hirugihar, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Urarekin 15 minutuz egosi eta xukatu.
2. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta patatak arin erregosi. Txikitutako perrexila bota.
3. Tiratan moztutako hirugiharra olio pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako baratxuriak eta zerrendatan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
5. Lau eltzeetan patatak eta perretxikoak jarri. Arrautza bina kraskatu eta gainean ipini.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 arrautza, tipula bat, 3 baratxuri ale, 400 g patata txiki, 50 g gazta urdin, olioa.
Zailtasuna 2
1. Patatak ondo garbitu eta xerratan moztu. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak eta baratxuriak frijitu, su ertainetan. Ondo xukatu.
2. Tipula zerrenda finetan moztu eta olioarekin erregosi.
3. Gazta papurtu.
4. Lau eltzeetan patatak, tipula eta gazta jarri. Arrautza bina kraskatu eta gainean ipini.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz edo, zuringoak gatzatu arte.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
