
Heldu den udazkenean Donostian martxan jarriko den ordenagailu kuantikoaren lehen piezak ostegun goizean iritsi dira Gipuzkoako hiriburura, atalka kapsulatuta eta babes handiko bilgarriekin, argazkian ikus daitekeenez. Iritsi diren zatiak egituraren zati bat eta elektronikarekin zerikusia duten beste gailu batzuk ei dira. Datozen asteetan piezaak iristen jarraituko dute, muntaia hasi ahal izateko.
IBMren ordenagailua martxan hasteko epe finkorik ez dago, orain arte «udazkena» aipatu izan baita, zehaztapenik gabe, baina litekeena da azaroa edo abenduan izatea, behin pieza guztiak bertan daudenean muntaketa eta doikuntza lanek bizpahiru hilabete hartuko baitituzte.
Ordenagailu kuantikoa, multinazionalak gaur gaurkoz duen potenteena, Quantum System Two izenekoa, Poughkeepsie herrian (New York, AEB) dituen instalazioetan muntatu dute. Hain zuzen, iragan asteko asteartean Ikerbasqueko gerente Miguel Angel Arocena eta Adolfo Morais Lakuako Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea instalazio horietan bertan egon ziren, han egiten duten lana ikuskatzeko.
Arocena eta Morais IBMko hainbat ikerketa gune eta laborategi bisitatu zituen espedizio baten buru izan ziren. Taldea osatu zuten kazetariek, NAIZekoak barne, konputazio kuantikoaz eta haren aplikazioaz ezagutza zabalagoa jasotzeaz gain, Ikerbasqueko eraikin berrian instalatuko den ordenagailuaren gaineko detaile tekniko ugari jaso zituzten.

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez

