
Osagaiak 4 lagunentzat
2 alberjinia. Betegarria: tipula bat, porru erdia, 100 g perretxiko, 100 g Idiazabal gazta, 100 g ahuntz gazta, 100 g Philadelphia gazta, gatza, oreganoa, olioa. Tomatea: tipula erdia, 2 baratxuri ale, 300 g tomate heldu, olioa, gatza. Bexamel saltsa: 10 g gurin, 10 g irin, 200 ml esne, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Alberjiniak luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta azalak frijitu, bi aldeetatik.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta porrua olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Perretxikoak txikitu, barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Alberjinien mamia gehitu eta erregosi.
4. Barazkiak sutatik kendu eta gaztekin nahastu. Behar adina gatz eta oregano bota.
Tomatea:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
2. Tomatea gehitu eta erregosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Gatza eta piperbeltz zuria bota.
Bukatzeko:
1. Azalak betegarriekin bete.
2. Azpil batean alberjiniak jarri eta bi saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz edo.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peiok bigarren data bat iragarri dute ‘Azken dantza’-rako: 2027ko urtarrilaren 9a
