
Lekeitioko San Antolin jaiak gaur, irailak 1ean, hasiko dira eta irailaren 8ra arte luzatuko dira. Festen hasiera ofiziala 20.00etan izango da, Angelusaren ostean kanpai jotzearekin batera. Oihana Garatea, herriko azken saregina, izango da txupinera, eta bere ardura izango da suziriari su ematea. «Lekeition, sareginen lana eta ondarea bizirik mantentzen dihardu, eta aurtengo jai hasierako ikur bihurtuko da», zabaldu dute Udaletik.
Ondoren, Anteroren bajadia irudikatuko dute, eta lekeitiar guztiek mimoz prestatutako mozorro dibertigarriak jantziko dituzte. Unea alaitzeko, Albina Stardust & Divina Comedia arituko da plazan.
San Antolin egunean, irailak 2an, tiragoma txapelketa eta txapel jaurtiketa bitxiak egingo dituzte, bata goizean eta bestea arratsaldean. Horrez gain, 19.30etan balkoitik balkoira bertso saioa izango da Alaia Martin, Sustrai Colina eta Aissa Intxaustiren eskutik, Arranegin. Gauean su artifizialak eta suzko zezena izango dira.
Txosnagunean, berriz, haurrentzako tailerrak izango dira arratsaldean zehar.
Irailak 3an kamiseta janzteko eguna izango da, bakoitzak nahiago duena, tartean, kuadrilena. Izan ere, 11.30etan kuadrilen arteko probak ospatuko dituzte Abadeen moilan. Kamiseta eguna izateaz gain, paella eguna ere ospatzen dute; hori dela eta, paella txapelketa egingo dute eta, ondoren, prestatutako janari goxoa jango dute herri bazkarian.
Txosnetan tiragomak egiteko tailerra egongo da goizean, eta arratsaldean gaztelu eta zulo txapelketa. Hurrengo egunean, irailak4ean, berriz, xake partidak, umeentzako jolasak, txokolatada eta piragua irteera antolatu dituzte.
Egitarau ofizialean, ordea, XXXIV Zapaterito txapelketako finalak jokatuko dira. Kirolarekin jarraituz, emakumezkoen arteko plaza libreko erakustaldiko partidua eskainiko da eta ondoren, Nagusi mailako San Antolin futbol txapelketa izango da.
Gaua interesgarria izango da, Correfoc-en hirugarren edizioa ospatuko baita eta amaitzean, play back txapelketa egingo dute. Honakoa Markesen alabek antolatuko duten azken urtea izango da.
Antzar eguna
Ez dugu esango Antzar Eguna San Antolin eguneko egunik onena denik, hori lekeitiarrek beraiek erabaki baitutelako, baina dudarik gabe, bada ospakizunik ezagunena, Euskal Herri osoan ezaguna dena.
Hala, irailaren 5ean, ostiralean, izango da festa ezagun hau. Egunean zehar, buruhandi eta erraldoiak, umeen parkea, txistulariak eta bestelako ekitaldi herrikoiak izango dira, eta Antzar jaia 16.00etatik aurrera izango da. Amaitzen denean, masta-puntakoa egingo dute portuan.
Haurrentzako masta-puntakoa hurrengo egunean, irailak 6an, izango da, baita Antzar jaiaren eta nagusien masta-puntaren sari banaketa ere.
Irailak 7an umeen eta kuadrilen eguna ospatuko dute, buruhandi eta erraldoiekin, tirolina, rokodromo eta kartekin, eta Kantuzaleekin. Txonsagunean izango dira haurren bazkaria zein herri bazkaria, baita sukaldaritza tailerra ere.
Aittitta Makurra txarangak animatuko du azken eguneko azken unea. Irailaren 8ko gauean Antero ezkutatuko da jaiei agurra emateko. Baina egun horretan ere, Antiguako Amaren egunean, egongo da ondo pasatzeko aukera. Tartean, nagusien bazkaria ospatuko da.
Jaietan, noski, ez da musika faltako, eta txaranga eta txistulariez gain, honako taldeek ere joko dute: DJ Txankleta, Akerbeltz, Puro Relajo, Errota, Akustikaia, Occhi di Farfalla, 48280 taldea, Delirium Tremens, Gu ta Gitarrak, Lehian, DJ Garai, DJ Jotatxo, Janus Lester, Süne, DJ Opilak, Andoni Ollokiegi eta Ganita Kamuts.
Informazio honen babesleak: Cartonajes Erabil, Axa aseguruak Maria Teresa Elkoro, Galarrena elkartea, Plaza ogitegia, Talleres Arbaza, Patxon taberna, Zumaran arrainak eta Seijo pinturak.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
