
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 txerri belarri, 300 g patata, erramua, gatza. Saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, koilarakada bat piperrauts, koilarakada bat irin, 2 koilarakada ozpin, 300 ml salda, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 2
1. Presio-eltze batean belarria, erramua, ura eta gatza 20 minutuz egosi. Xukatu eta zatitu. Molde batean sartu, zapaldu eta hozten utzi.
2. Tipula eta baratxuriak txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
3. Piperrautsa eta irina gehitu eta eragin. Salda eta ozpina bota eta irabiatu. 5 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota. Egosi, loditu arte.
4. Patatak zuritu, dadotan moztu eta frijitu.
5. Belarria moldetik atera eta zerrendatan moztu. Plantxa batean olio pixka batekin gorritu.
Plateretan patatak, belarria eta saltsa jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 txerri belarri, 300 g patata. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, baratxuri ale bat, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Belarria aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Patatak 20 minutuz egosi, zuritu eta dadotan moztu.
3. Arrautza, baratxuria eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.
Patatak, belarria eta saltsa jarri.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
