NAIZ

Europar Batzordeak 40.000 tren txartel zozkatuko ditu aurten 18 urte bete dituzten gazteentzat

Zozketa antolatu du Europako Batzordeak, aurten 18 urte bete dituzten edo beteko dituzten gazteen artean. 40.000 tren txartel zozkatuko dituzte, gazteek Europan zehar bidaiatu dezaten. Schengen espazioaren urteurrena ospatu nahi dute horrela.

Italiara bidaiatzeko aukera izango dute irabazleek, besteak beste.
Italiara bidaiatzeko aukera izango dute irabazleek, besteak beste. (Davide PISCHETTOLA | AFP)

Europako Batzordeak 40.000 tren txartel zozkatuko ditu aurten 18 urte bete dituzten edo beteko dituzten gazteen artean, 2026ko martxoaren 1etik 2027ko maiatzaren 31ra bitartean Europan doan bidaiatzeko aukera izan dezaten.

Urriaren 30 honetan hasi eta datorren azaroaren 13ra arte, Europar Batasuneko eta Eramus+ programako kide diren herrialdeetako gazteek zozketan parte hartu ahal izango dute Gazteen Europako Atariaren webgunearen bidez.

Behar bezala erantzuten dutenek 30 egunez debalde bidaiatzeko txarteletako bat eskuratu ahal izango dute, eta deskontuak lortu ahal izango dituzte Europako 36 herrialdetan garraio publikoan, ostatuan, janarian eta kultura-jardueretan.

2018an ‘EB ezagutu’ programa martxan jarri zenetik, Europako Batzordeak 390.000 tren txartel baino gehiago eskaini ditu, aurten, Schengen eremuaren 40. urteurrena dela eta.

«Duela berrogei urte, Schengen espazioak mugarik gabeko Europarako ateak ireki zituen. Gaur, askatasun hori ospatzen ari gara 40.000 gazteri askatasun hori bizitzeko aukera emanez: mugak zeharkatu, jende berria ezagutu eta gure Europa partekatuaren aberastasuna deskubritu», adierazi du Glenn Micallef Europako Gazteria komisarioak.