Amagoia Bilbao

Arroza oilasko eta alberjiniarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, porru erdia, piper berde bat, alberjinia bat, 150 g perretxiko, 300 g oilasko bularki, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Txikitutako baratxuriak eta porrua olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Dadotan moztutako piperra eta alberjinia gehitu eta erregosi.
3. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Arroza eta zatitutako oilaskoa gehitu eta eragin.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
6. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipulina bat, 2 baratxuri ale, alberjinia bat, 150 g ilar, 250 g oilasko bularki, 100 ml tomate saltsa, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2

1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak erregosi, su eztitan.
2. Zatitutako alberjinia gehitu  eta erregosi.
3. Arroza eta zatitutako oilaskoa gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Tomatea gehitu, estali eta 15 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
5. Ilarrak sartu eta beste 3 minutuz egosi. Sutatik kendu.