
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 baratxuri fresko, 150 g hirugihar, 200 g gari zainzuri, 6 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zainzuriei barrenak kendu eta urarekin garbitu. 10 minutuz egosi, xukatu eta zatitu.
2. Baratxuriak garbitu eta txikitu. Olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik. Zainzuriak eta hirugiharra gehitu eta nahastu.
5. Zartaginera aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipulina bat, baratxuri ale bat, 4 barrengorri, 12 gari zainzuri, 100 g hirugihar, 6 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Zainzuriei barrenak kendu eta zatitu. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Biak tipulinarekin batera jarri eta erregosi.
3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak irabiatu, apurtu arte bakarrik. Barazkiak eta hirugiharra gehitu eta nahastu.
5. Zartaginera aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.

La ridícula idea de acelerar el tiempo

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»

Cuenta atrás para el txupinazo de unos sanfermines que llegan con muchos cambios y novedades
