17 JUN. 2021 - 00:00h Skakeitan taldearen Hernaniko NAIZ kontzertua, hemen berriro ikusgai Otsailean izan zen NAIZ kontzertuen hirugarren zikloa eta bertan izan zen Donostiako taldea otsailaren 26an. NAIZ Otsailaren 26tik 28ra Hernaniko kiroldegian izan zen NAIZ kontzertuen hirugarren zikloa. Hiru egunetan lau kontzertuz gozatzeko aukera izan zen bertan eta haietatik lehendabizikoa Skakeitan talde donostiarrak eman zuen. ‘Nola galdu denbora’ diskoa aurkeztu zuten bertan eta aspaldiko partez oholtzara igo eta beren lana zaletuei erakusteko aukera izan zuten. Gaur 22:00etatik aurrera webgune honetan bertan berriz ere ikusteko modua izango da. Berezia izan zen Skakeitan taldeak Hernaniko kiroldegian egin zuena eta berriz ere ikusteko aukera eman du NAIZek, oraingoan irekian. Orduan bertatik bertara jarraitu zuten batzuk eta pay per view bidez, ordainduta, ikusteko aukera izan zuten besteek. Oraingoan 24 orduz irekian ikusteko aukera luzatzen du NAIZek. Kontzertu honekin NAIZ kontzertuen hirugarren zikloari itxiera emango zaio.