17 OCT. 2025 - 05:14h Arkume kaneloiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 kaneloi xafla, gazta birrindua. Betegarria: 500 g arkume, tipula bat, 3 baratxuri ale, porru laurdena, azenario bat, tomate bat, ardo beltza, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Bexamela: 20 g gurin, 40 g irin, 300 ml esne, gatza. Zailtasuna 31. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. 2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainera atera.Betegarria:1. Zerrendatan moztutako tipula, porrua, baratxuriak eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.2. Zatitutako arkumea sartu eta arin erregosi. Zurrusta bat ardo bota, urarekin estali eta ordu betez egosten utzi, arkumea bigundu arte. Behar adina gatz bota. 3. Arkumea atera eta haragia papurtu. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Haragia saltsa pixka batekin nahastu.Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Kaneloiak arkumearekin bete.2. Labeko azpil batean saltsa bota. 3. Gainean kaneloiak jarri eta bexamelarekin estali. Gazta birrindua bota.4. Labe beroan sartu, 190gradutan, ondo gorritu eta berotu arte.