18 FEB. 2026 - 05:21h Arin erregositako oilasko izterra barazkiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g oilasko izter, tipula bat, 2 piper berde, 150 g perretxiko, koilarakada bat ezti, 100 ml soja saltsa, 100 ml salda, sesamo haziak, zatitxo bat jengibre, olioa. Zailtasuna 2 1. Izterrei hezurra kendu eta dadotan moztu. Soja, salda, eztia eta birrindutako jengibrea nahastu.2. Zerrendatan moztutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.3. Zerrendatan moztutako piperrak eta perretxikoak gehitu eta arin erregosi.4. Oilaskoa gehitu eta arin erregosi. 5. Sojarekin busti eta 2 minutuz egosi. Atera eta haziak bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g oilasko izter, tipula bat, 2 azenario, kuiatxo bat, 50 g kakahuete, 70 ml soja koilarkada txi bat maizena, jengibre hautsetan, olioa. Zailtasuna 2 1. Izterrei hezurra kendu eta dadotan moztu. Soja, salda, maizena eta jengibrea nahastu.2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.3. Tiratan moztutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi. 4. Oilaskoa eta kakahueteak gehitu eta arin erregosi.5. Sojarekin busti eta 3 minutuz egosi.Bi errezetak arroza zuriarekin lagundu.