Yemeli Ortega
futbola, larrua eta haria

Chichihualco, baloiaren jiran bizi den herria

Futbolzaleek hitzordu garrantzitsua dute gaur iluntzean, Eurokopako finala jokatuko baita. Askok ez diote begirik kenduko baloiari. Hari begira bizi dira urte osoan Chichihualcoko (Mexiko) bizilagunak; herritar asko baloigintzaren tradizioari eusten saiatzen dira, baina txinatarren produktuen lehiak eta narkotrafikoak gero eta nekezagoa egiten dute ahalegina.