Azkenekoa
Urte batzuk egin ditut igandeko tarte hau zuekin elkarbanatzen. Josu Juaristi lagunak eman zidan aukera, niretzat oso garrantzitsua izan zen une batean. Oso garrantzitsua izan zen, halaber, tartea osatzeko eman zidan askatasuna. «Nahi duzunaz, nahi duzun bezala, Maddalen!». Ondoren etorri ziren beste lankide batzuk, Mariasun, Maider, Amaia... inoiz inork ez dit inolako baldintzarik jarri nahi nuenaz nahi nuen iritzia emateko. Ez da urruti ibili Iñaki Soto ere. Beti jaso dut haren maitasuna.
Eta batez ere jaso dut zuen maitasuna. Geratu izan nauzue kalean, idatzi izan didazue... eta ados egon edo ez beti erakutsi didazuen errespetua, gertutasuna eta askotan maitasuna ere, benetan ezinbestekoa izan da niretzat eta izugarri eskertu behar dizuet. Barre handiak egin ditut argazkia aldatzeko esan didazuenean ere. Egia da aspaldian ilea laburragoa daramadala. Hurrengo baterako utziko dugu.
Urte askotako igande arratsaldeak eman ditut orri zuriak sortzen duen urdaileko zuloa gainditzeko buruari bueltaka.
Batzuetan erraza izan da gaia hautatzea, baina beste batzuetan, behin baino gehiagotan kontatu dizuedan bezala, zuek irakurtzeko aukera izan baino astebete lehenago idazten dugunez, ez da hain erraza izan. «Idazten dugunez» esan dudan honetan... besarkada bidali nahi diet 7K-ko orrietan gertuan izan ditudan auzokoei: Maite Ubiria edo Miren Amuriza edo Amagoia.... Emakume bikainak, gauzak kontatzeko modu ezberdinak izan dituztenak eta aldamenean izatean aparteko segurtasuna eman didatenak.
Orain banoa! Etxe hau eta beste batzuk utziko ditut. Segurtasun eremuak abandonatzeak ematen duen bertigoarekin. Baina etxe berriak sortzen dit ilusioa, indarra, eta orain esaten den bezala, «subidoia».
Mila esker guztioi. Hunkituta, eta orri zuri hau sekula baino luzeago izatea nahi nukeen arren, oraingoz azken puntua jarri behar diot. Oraingoz! Abentura bat ezin da hasi beste bat amaitzen ez bada, eta duela bi igande esan nizuen bezala, ilusioz, pasioz eta indarrez nago herri honetan guztiok hobeto bizi gaitezen lan egiteko. Hasteko, emakumeek aukera berberak izan ditzagun, langabeak, lan prekarioak dituztenak, bazterrean bizitzera kondenatu ditugunak, aukerarik ez duten gazteak, bizitzeko ere soldata duinak ez dituztenak, murrizketak jasaten ari garen guztiak, guztiok hobeto bizi gaitezen. Esan dizkiguten eta ia-ia sinetsi ditugun gezurrak apurtzeko lana egiteko prest nago. Gizarte berdin, justu eta ederrago bat egiteko prest. Zoriontsuago egingo gaituen gizarte bat, kultuagoa... posible da eta guztion artean eraikiko dugu. Orain arte bezala, geratu nazazue kalean, etorri lasai, erronka hau guztiona da-eta. Besarkada estu bana eta laster arte!
Posdata: Lankide batzuk aipatu ditut, baina 7K aldizkari bikaina egin duzuen guztiok ere hartu nire besarkada, inprentako langileak ahaztu gabe, “Jodedera”-koei hain abesti polita egin zutelako... Ezin esan sentitzen dudan guztia, ez da kabitzen... Eta azken kontu bat: zorterik onena opa diet hemendik aurrera tarte honetan izango direnei.
Navidades invertidas

«Ser los más salvajes tiene su belleza, y yo ahí me siento muy cómodo, porque es coherente con lo que pienso, digo y hago»

El mercado de Santo Domingo, a debate

La mercantilización de la menopausia
