#NIBIZINAIZNI LEHIAKETA

ZIPRISTINETAN

Zein modu hobe bizipoza adierazteko, inguru paregabean eta lagunez inguratuta jolasean ari diren gazteak baino. Hala uste eta adierazi du behintzat Kostan Delgado gernikarrak. Zarauzko hondartzan ateratakoa da argazkiak eta irria, zipriztinak eta jolasekin batu ditu: «Nire ustez argazkiaren adierazkortasunak dena esaten du: umiak poz pozik, elkartu izanaz disfrutatzen eta inguru zoragarri batean, gainera». Egia esan ezin zaio gehiago eskatu.