#NIEREBANAIZ&HTAB;&HTAB;&HTAB;&HTAB;&HTAB;

Ohetik altxatu gabe, zirt zart

Idoia Goirigolzarri Algortakoa da jaiotzez eta Berangon bizi da, baina Kataluniako L’Ampollatik bidali du argazkia, bertan baita opor egun batzuk igarotzen. Kontatu digu goizean goiz izan zuela Interneten lehiaketaren berri eta momentuan bertan, ohetik altxatu ere egin gabe, hankak marraztu, argazkia atera eta bidali egin zuela. Sostengua erakutsi nahi izan du, ohiko irakurlea baita: Telegram bidez jasotzen ditu albisteak aste barruan, baina onartu du asteburuetan nahiago duela paperezko edizioa esku artean hartu eta irakurketa patxadatsuan murgildu.