Denbora, eskuetan

Martin Prokop gidari txekiarra abiada bizian igaro da Saudi Arabiako lurretatik 2020ko Dakarren, Viktor Chytka kidea ondoan duela. Bolantearen norabideaz arduratzen da bata, eta norantz bira egin behar duen ohartaraztea da bestearen eginbeharra. Bitartean, haien gurpilen azpian ziztu batean atzean geratzen ari da Saudi Arabiako lur mortua.
Esaten zuten –eta esaten dute– gure aitona-amonek, gure gurasoek, bizitza abiada bizian igarotzen den denbora fasea dela, eta bada esaten duenik ere gaur egun ez dagoela pausarako betarik, geldiunerik gabeko trenaren gainean doala norbanakoaren bizimodua eta ez garela gai gure begiak esku artean ditugun smartphoneetatik harago altxatzeko. Bizimodu laukizuzenez begiratzen diogula munduari, argi artifizialaren izpipean, kasik egun euritsurik baden ere ohartu gabe.
Aldaketa klimatikoa jardun etengabea den honetan, klimatik harago, psikologiatik eta biziraute nomada artifizial batetik ere badator jarioa. Eta etengabea hau ere. Prokop eta Chytkaren gurpilen azpian geratzen den lur horrek bere horretan iraungo baitu, baina ohartu ere ez baikara egingo autoak atzean uzten duen ke gortina itxiaz. Gaur egindakoak, bihar eragina izango duelako eta smartphondarrok ohartzen ez bagara ere, badelako gutxienez Saudi Arabian denbora bere eskuetan gerarazi duen norbait, kotxeei agur esaten bada ere.

«Munduko txapelketa irabazi nuen erabat itsu geratu nintzenetik lau urte bete zirenean»

«El capitalismo ha acabado con el campesinado, último reducto de autonomía frente al consumismo»

De recogedor de algodón a bluesman mayor

Crudivorismo, la dieta de los alimentos crudos
