Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Louisbourg gotorlekua, gure denboraren makina

(Xabi Otero / Jauzarrea)

XVIII. mendera bidaiatu duzula pentsa dezakezu, Cape Breton Island-en hegoaldean dagoen Louisbourg gotorlekuan sartzen zarenean. Parks Canada-k kudeatutako leku historikoan, bisitariek Kanadako historiarekin eta «Ipar Atlantikoko beste ertzeko indigenekin» topo egingo dute, Xabi Otero argazkilariak azaldu duenez. Liburu dotore batean islatu du Oterok euskaldunen gaur egungo presentzia.

Louisburgeko egitasmoari 2019. urtean hasiera eman zioten Jauzarrea elkarteak eta Parks Canadak. Udaro, uztailean eta abuztuan, Euskal Herritik joandako bi ikaslek XVIII. mendeko arrantzale euskaldunen eta haien senideen bizitza ezagutarazten diete bisitariei gotorlekuaren barneko kaleetan eta eraikinetan. (Xabi Otero | Jauzarrea)

Mirari Loyarte Aranburu hernaniarra, Mikele Albisu donostiarra, Garazi Maeso galdakoztarra. (Xabi Otero | Jauzarrea)
Elaia Inchauspe Larre baionarra. (Xabi Otero | Jauzarrea)
EUSKALDUNAK, KANATA, LOUISBOURG, 1744. Egilea: Xabi Otero Txoria Errekan, Jauzarrea eta Parks Canada, 2025. Testuak euskaraz, ingelesez, frantsesez eta espainieraz daude, gotorlekuko bisitariengan pentsatuta.
(Xabi Otero | Jauzarrea)

«Gotorlekua Isle Royale (orain Cape Breton uhartea, Eskozia Berrian, Kanada) izenez ezagutzen zen eta kokaleku frantses batean XVIII. mendeko bizitza birsortzen du. Komunitatea kolono frantsesek 1713an ezarri bazuten ere, arrantzaren industriak erakarritako euskal biztanleria esanguratsu batekin hazi zen. Euskal arrantzale hauek eta haien familiak XVIII. mendean Louisbourgen bizi eta lan egiten zuen bigarren komunitate kultural handiena bihurtu ziren», adierazi du Eddie Kennedyk, Parks Canadako ordezkariak.

(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)

(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)

Jauzarreak diseinatu zituen programarako edukiak, Parks Canadarekin adostuta eta espezialisten laguntzaz. Xarles Bidegain euskaltzainak dokumentazioa jaso zuen; Ane Albisuk, euskal jantzietan adituak, Maritzuli Konpainia gidatu zuen jantzietan; eta Juan Mari Beltranek musikari eta instrumentuei buruzko aholkuak eman zituen. Garaiko dantzak garaiko musika tresnen erreplikekin egiten dituzte.

(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)

Emma Goyetche. Honen senideak 1720an iritsi ziren Ternuara eta gero Louisbourgen errotu ziren. Gotorlekuko beste irudi hauen artean. (Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
(Xabi Otero | Jauzarrea)
Amets Aranguren (Iruñea) eta Mirari Loyarte (Hernani), Euskal Herriari buruzko azalpenak ematen. DesRoches izeneko etxearen ondoan –garaiko taberna baten itxura duena– bisitariek panel bat aurkituko dute, gure kulturaren lehen erreferentziekin. Erakusleiho bikain honetan euskal kultura erakusten zaio munduari. (Xabi Otero | Jauzarrea)