GARA Euskal Herriko egunkaria
errugbia

Avironek arriskutik irteteko aukera dauka


Stade Toulosainen aurka jokatuko du gaur Avironek, 20.45ean Jean Dauguer estadioan. Aurkari handia izango da gaur Baionan, baina liga hasiera kaskarra izan du, Avironek baino puntu bakar bat gehiago baitauka.

Baionakoek bezalaxe, lau partida galdu eta bi irabazi ditu Stade Tolulosainek, baina zuri-urdinek baino puntu gehigarri bat gehiago batu dute, eta horrek markatzen du aldea. Lapurtarrek gaur garaipena lortuko balute, Stade atzean utziko lukete eta sailkapenaren erdialdean sartuko lirateke. Galduta, eta atzekoek irabazten badute, jaitsieran ere sar litezke.

Igiñiz, Pointud, Van Rensburg, Arganese, Ertillard, Lapeyrade, Muller, Chisholm, Fa'aoso, Senekal, Taele, Chouzenoux, Haare, Monribot, Fonua, Olivon, Loustalot, Rouet, Otazo, Stwart, Fernandez, Ugalde, Rokocoko, Bustos Moyano, O'Connor eta Spedding sartu ditu Noriega entrenatzaileak deialdian. Partidako epailea, berriz, Sebastien Minery izango da.