GARA Euskal Herriko egunkaria

Pausokari kaleratzeak amaitzeko exijitu diote


Pausokako langile ordezkariek ETBn jasaten ari diren enplegu suntsiketa salatu zuten atzo. Langile ordezkariek Pausokako zuzendaritzari eta ETBri eskatu diote EEEa bertan behera utzi dezatela. Apirilaren 30ean Bilboko lantokia itxi zuten, eta hiru pertsona kaleratu eta beste zortzi Donostiako lantokira eraman zituzten. Horrez gain, 12 pertsonari urtebeteko iraupena izan dezakeen etenaldia egiteko erregulazio espedientea ezarri nahi diete.