13 MAY. 2015 30 urte geroago, David gnomoa telebistara bueltatuko da 1985ean estreinatutako telesailak denboraldi berria izango du The Weinstein Company ekoiztetxearen eskutik. Konpainia estatubatuarrak eskubideak erosi ditu eta bertsio berria egitea erabaki du, telesail klasikoari gai berriak erantsiz. Argumentuan originaletik aldenduko direla aurreratu dute: gnomoek basoko animaliekin duten harremanean oinarritu beharrean trollen kontrako borrokari garrantzi handiagoa emango diote.