GARA Euskal Herriko egunkaria

Larriki zauritu da Hazparnen teilatua konpontzen ari zen langile bat


Langile bat oso larri zauritu zen herenegun arratsaldean Hazparnen etxe bateko teilatua konpontzen ari zela. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, 54 urteko gizonezkoa aluminiozko eskailera bat igotzen hasi zelarik, hiru metroko altueratik jausi zen eta buruarekin jo zuen hartxintxarrezko zorua.

Burezurreko traumatismo larriarekin eta konorterik gabe eraman zuten Baionako erietxera, non ebakuntza egitekotan ziren. Bere bizia arriskuan legoke.