GARA Euskal Herriko egunkaria

«Martetarrak Zarautzen» liburua eman du argitara Iñaki Zubeldiak


“Martetarrak Zarautzen” “Euskaldun bat Marten” liburuaren jarraipena da, 46 urte geroago datorrena Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Alai Zubimendiren marrazkiez lagunduta dator. «Nire buruan sekula ez zen egon bigarren parte bat idaztea, baina lagun batek urteak daramatza ‘bigarren zatia noizko?’ galdera eginez. 2019an 50 urte izango dira martetarrak Zarautza etorri zirela. Hala etorri da bigarrena, eta hirugarrena 2019rako idaztea da asmoa», argitu du idazleak.