17 ENE. 2016 KLIK Elizarik fetitxistena Badira eliza moderno askoak munduan, baita arras arraroak ere. Baina Taiwanen hego-mendebaldeko Chiayi hirian eraiki duten takoidun zapata itxurako honek ondo irabazia dauka elizarik moderno eta arraroenen zerrendako lehen postuetako bat. “Daily Mail” egunkariari eginiko adierazpenetan, «emakumea elizara gerturatzea» duela helburu azaldu dute eskualdeko arduradun publikoek. 17 metro garai eta 10 zabal ditu eliza urdin honek, eta 320 beira pieza baliatu dituzte eraikitzeko. Otsailaren 8an irekitzekotan dira.AFP PHOTO