27 ENE. 2016 Luis Vioqueren «Zeruertz amaigabea» erakusketa, Gasteizen Luis Vioque argazkilari madrildarraren “Zeruertz amaigabea” erakusketa ikusgai dago Gasteizko Amarika aretoan martxoaren 13ra bitarte. Lan hautatuak dira erakutsiko direnak, denak 1995ean eginak. Argazkilariaren aburuz, zeruertza da «zalantzarik gabe» egiten dituen lan gehienetan «gailen eta obsesiboki nabarmentzen den elementua». «Espazio irekiak, non paisaia den gailen eta zeruertza paisaia horien arteko lokailu», azaldu du. Vioquek 1989az geroztik du interesa argazkigintzan eta harrezkero autodidakta izan da, lantegi eta ikastaroetan jasotakoaz jantziz bere burua. Paisaia argazkietan aditua da eta Gasteizen ere horiek erakusten ditu, denak erretratu panoramikoak.