GARA Euskal Herriko egunkaria
Entrevista
IRATI ETXEBARRIA
AURRELARIA

«Lehiaketa bat izateak presio gehiago ere suposatzen du»


Prest? Ala urduri?

Biak, prest bai baina urduri ere bai. Guretzat hau berria da, handia; baina gogoz gaude.

Zer moduz joan da txapelketa?

Ondo. Bigarren urtea da txapelketa hau jokatzen duguna, orain arte gure artean jokatzen genituen partidak, eta zentzu horretan, presio apur bat gehiago ere suposatzen du, batez ere finala heltzen denean.

Betidanik jokatu izan duzu eskuz?

Eskola garaian jokatu nuen apur bat, baina urte gutxi egin nituen. Orain dela urte eta erdi ekin nion berriz eta hori lehiaketan ere nabaritzen da: maila desberdineko jendea gaude. Patrik adibidez txikitatik jokatu izan du eta nabaritzen da.

Egun polita izango da igandekoa.

Zalantzarik gabe, eta Larrabetzun izanda niretzat are gehiago (larrabetzuarra da bera). Ea jendea animatzen den etortzera eta jaialdi polita irteten den.A.A.