GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Jatorrizko basoa berreskuratzen


Getxon auzolanean aritu ziren atzo goizean, zuhaitz landaketan, zehazki. Gorrondatxeko (Azkorri) pinuditik hurbil, bertako bi baso nagusietakoak direnak berreskuratzea helburutzat hartuta aritu zen herritar talde bat: Kantauriko artadia eta baso mistoa –nagusiki haritzez osatua–, alegia. Alabaina, bi zuhaitz mota horiez gain, jatorrizko beste batzuk ere landatu zituzten: hurritza, ereinotza, astigarra, gurbitza, lizarra…Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS