12 ENE. 2017 EOSek bi kontzertu eskainiko ditu Bordelen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) Bordelen izango da gaur eta bihar, eta bertako Auditoriumean emanaldi bana eskainiko du. Orchestre National Bordeaux Aquitaine (ONBA) orkestrarekin trukea eginez, bere bonu denboraldian gonbidatu gisa ariko da EOS. Jun Markl zuzendari duela, EOS Javier Perianes piano-jotzailearekin arituko da, eta elkarrekin joko dute Camille Saint-Saensen piano eta orkestrarako 2. kontzertua, Euskadiko Orkestrak lehen aldiz interpretatuko duena.