GARA Euskal Herriko egunkaria

Bilboko Alondegiak bere lan feministak jarri ditu ikusgai


Bilboko Alondegiko Mediateka zentroak bere bilduma feministaren zati bat batu du lehen solairuan. Ehun izenburu baino gehiago daude kontsultagai martxoaren amaiera arte. Beauvoir, De Laurentis, Satrapi, Simmonds eta gisako autoreen lanak aurki daitezke bertan.